KOKAPENA ETA
MOMENTU GARRANTZITSUENAK
Mesopotamiak
“ibaien
arteko lurra” esan nahi du, eta Ekialde Ertainean kokatzen
da, Tigris eta Eufrates ibaien artean hain zuzen ere.
Bertan, historiako lehenengo zibilizazioa garatu zelan esan ohi dute
zenbait ebidentziek, baina egoera hartan, gertatutako borroken ondorioz, ez
zuten bilkaera ekonomiko ez kulturalik izan.
Argazkian
ikusten den moduan, Mesopotamia bi eskualde nagusitan banatzen da:
Goi-Mesopotamia/Asia (asiriarrak) edo
Behe-Mesopotamia (sumertarrak).
Garai
batean, sumertarrak izan ziren boteretsuenak, K.a. III. milurtekoan. Hauen
gizartean independientea izan zen, eta honek hiri-estatuetan bizi izatera eraman zituen. Hiri-estatu nagusienak
Ur, Uruk, Nippur eta Lagash izan ziren.
Urtean
aurrera joan ziren heinean, K.a 2300 urtean, Akkadeko Sargon erregeak
sumertarren hiri hauek bere indarrekin berenganatu zituen eta Akadiar Inperioa sortu zuen. Hammurabi
erregearen papera ere aipatzeko da, errege honen izan zuen boterearen ondorioz,
botere guztia Babilonia hirira
pasatu zelako.
Nabukodonosor
II erregeak, Asiriar Inperioa erori eta gero, mesopotamiar zibilizazo eta
botere guztiak bere gain hartu zituen.
K.a
VI.mendean, persiarrek izan zuten papera izanda, Asiria eta Kaldearen boterea
hartu zuten eta mesopotamiar zibilizazioaren amaiera suposatu zuen.
AURKIKUNTZAK
1. IDAZKERA:
Buztinezko oholen gainean hasi ziren lehenengo idatziak egiten eta hauek administrazio eta kometzial lanetan zebiltzatenek erabili zuten lehenengo.
Urteak aurrera joan ziren heinean, idazkerarekin batera literatura jaio zen.
2. GURPILA:
Garai hartako merkantzia eta borroketarako erabili izan zen.
3. GOLDEA:
Hazia moldatu ahal izateko erabili zen.
4. ASTRONOMIA
ETA METODOLOGIA: Egutegia sortu zen etorkizunean pentsatu ahal izateko. Apurka-apurka zentzu erlijiosoa hartu zuen.
5. MATEMATIKA
ETA GEOMETRIA: Lurra nola banatuta zegoen pentsatzen hasi zirenean sortu ziren.
6. SISTEMA
HIRUROGEITARRA: Egutegiekin batera, orduak garrantzia hartu zuen, 60 zenbakia
oinarria izanik.
7. LEGEAK:
Hammurabi erregearen agintearen ondoren, lehenengo lege kodea egin zen.
GIZARTEA
Gizartearen
lana Mesopotamian, nekazaritzan oinarritu
zen. Tigris eta Eufrates ibaiak ondoan izateak garrantzia handia izan zuen gizartearen
bizi-estiloan. Presa eta ubideak eraiki zituzten lan hau
aurrera eraman ahal izateko.
Eguneroko
bizitza tenpluarean inguruan
igarotzen zuten. Zentzu erlijiosoa izaten zuten tenplu hauek, eta sarri
askotan, jainko batzuen izenean eginda zeuden.
Baina, tenpluak jauregi izatera pasatu ziren, zeregin
eta esanahia mantenduz.
Tenpluen
barruan lan desberdinak eramaten ziren aurrera: mezulariak, idazkariak, eta kontalariak
esate baterako. Nekazariek egiten zuten lanagatik soldata bat jasotzen zuten.
Nekazari hauek ere, artisau lanetan ere aritzen ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario