jueves, 14 de diciembre de 2017

ANTZINAKO GREZIA


ANTZINAKO GREZIA 


BIZIMODUA

1.       BIZIBIDEA:
-        Nekazaritza: Gehiengoa hauek ziren: zerealak, mahatsondoak, olibondoak, barazkiak, lekaleak eta fruta-arbolak landatzen zituzten, batez ere. Horrez gain, txerriak, ahuntzak, ardiak, behiak eta zaldiak hazten zituzten. Nekazaritzako teknikak oso oinarrizkoak ziren lurraren kalitatea eskasa zelako, beraz, ez zen oso errentagarria.
-        Artisauak: Polisetan artisau askok lan egiten zuten. Eltzegile ugari zegoen, eta ontzi, lanpara eta esportatzeko luxuzko ontziak ere egiten zituzten. Larrugintzak eta artilezko ehungintzak ere, garrantzi handia izan zuten.
2.      ETXEBIZITZAK:
Greziako etxe gehienak nahiko pobreak eta xumeak ziren: egurrez eta pezozegindakoak eta solairu bakar bat eta bizpahiru gela txiki izaten zituzten. Ez zuten sukalderik eta altzariak, ere urriak ziren.
3.      JANZKERA:
Jantziak artilez edo lihoz egiten ziren. Oihalezko piezak ziren, joskerarik gabeak eta izurrak osatzen erori egiten zirenak. Gizonezkoek tunika janzten zuten, eta honen gainetik mantua. Emakumeek oihal zatiak erabiltzen zituzten, eta gorputzari lotzeko orratzak eta gerrikoak erabiltzen zituzten; osagarri modura, mantuak, zapiak, kapelak eta beste hainbat apaingarri erabiltzen zituzten: belarritakoak, diademak, besokoak. Larruzko, zurezko edo sokazko zola zuten oinetakoak erabiltzen zituzten (sandaliak eta baita oinetako itxiagoak ere).
Greziarrek garbitasunari garrantzi handia ematen zioten. Txikitan ikasten zuten igerian eta esklaboek zaindutako iturri eta bainu publikoetan bainatzen ziren, edota etxeko bainuontzi edo lurrezko edo metazko ontzi txikiagoetan. Ilea ondo zaintzen zuten eta emakumeek kosmetikoak erabiltzen zituzten makilatzeko; lurrinak erabili eta bitxiak ere janzten zituzten.

ANTOLAMENDU POLITIKOA

Herriak sortu eta hasierako urteetan, oligarkiak, gobernatzen zuen,hau da, herritar aberatsen talde txiki bat. Beren burua “aristoak”, “onenak” zirela esaten zuten.
Denborak aurrera egin ahala, beste herritar batzuek ere, herriaren gobernuan parte hartu nahi izan zuten eta, ondorioz, polisetako biztanleen artean, gatazka ugari sortu zen: horrek anarkia garaiak eta, tiraniak edo diktadurak  bihurtu ziren.
Atenasen, K.a. VI. mendean zehar, hainbat berrikuntza izan zen eta, ondorioz, orduko gobernu-sistema, oligarkia, “guztien gobernu” edo demokrazia bihurtu zen: Atenasko herritar guztiek izan zezaketen botere politikoa eta Atenasko gobernua, herritar guztien asanblada baten bidez, aukeratzen zen. Herritarak hainbat kargu betetzeko aukeratuak izan zitezkeen.

GIZARTEA

Informazio hau oso erabilgarria izango zaigu garai klasikoan Atenasen zegoen antolamendu soziala ulertzeko. 

Uste da, garai honetan, 300.000 biztanle inguru zituela gizarte honek. Pertsona hauek, gizarte talde ezberdinetan banatzen ziren, eta, talde bakoitzak, haren eskubide eta betebeharrak zituen.

Emakumea eta gizonaren artean ezberdintasun argia zegoen. Gizonezkoak, eskubide guztiak zituzten herritarrak ziren (lurrak zituzten, kargu publikoak izan zitzaketen, aukeratzeko aukera zeukaten...). Emakumeek ez zituzten eskubide horiek, eta, beraiek eta 20 urtetik berako gizonezkoek, ezin zuten bozkatu. Eskubideetatik at, kanpotarrak eta esklabuak ere bazeuden.

Resultado de imagen de antzinako grezia

Esklabuak, gerrako presoak edota beste esklabuen seme-alabak ziren. Egoera honetatik irteteko, manumisioa lortu behar zuten. Hau, bi eratan lor zezaketen:

1. Jabeak emanda.
2. Haiek, haien diruz, jabeari ordainduta.

Eta, eskolan zer? Irakurtzen eta idazten ikasten zuten. Oholtxoak eta puntzoiak erabiltzen zituzten lehenengo. Aurrerago, papiroak. Matematika pixka bat ere ikasten zuten.



ZIENTZIA

Filosofoek gauzen eta fenomeno naturalen zergatiak aztertzeaz eta poliseko biztanleen hezkuntzaz arduratzen ziren. Besteak beste, geometria, hidrostatika edo neumatika sailen aitzindari izan ziren. Garrantzitsuenak: Tales Miletokoa, Pitagoras, Sokrates, Platon, Aristoteles, Diogenes...


SINESMENAK

Greziarrak oso erlijiosoak ziren eta, erlijio ofizial bakar bat ez bazuten ere, jainko asko gurtzen zituzten. Jainko horiek naturako indarrak, pertsonen zeregin eta lanbideak eta beren ezaugarriak irudikatzen zituzten; hilezinak ziren eta botere bereziak zituzten, baina itxurari, sentimenduei eta pasioei zegokienez, gizakiak bezalakoak ziren.
Greziako mitologian, jainko olinpikoak Greziako panteoiko jainkorik nagusienak ziren. Olimpo mendiaren gailurrean, Greziako mendirik altuenean bizi ziren. Hauek dira ezagunenak: Zeus (zerua), Poseidon (itsasoa), Hades (lurpeko mundua), Apolo (eguzkia), Gea (Lurra) Hera (etxea), Ares (indarra), Atenea (jakinduria), Hermes (merkataritza), Demeter (nekazaritza), Kronos (denbora), Apolo (artea eta literatura)…
Horretaz gain, alegiazko izakiengan sinesten zuten: zentauroak, minotauroa, ziklopeak, satiroak, hidra, esfinjea... Baita heroietan ere. Heroiak jainko edo jainkosa baten eta gizaki baten ondorengotzat hartzen ziren.
Tenpluak, jainkoen ohorez egiten zituzten, eta apaiz gizon edo emakumeek zaintzen zituzten. Otoitzak eta sakrifizioak eskaintzen zizkieten; gehienetan, janarien eta edarien bidez. Haien ohoretan jai handiak ospatzen zituzten eta, horrelakoetan, sakrifikatutako animaliak jaten ziren eta literatur sariketak, antzerkiak eta kirol lehiaketak ospatzen ziren. Batzuetan, jainkoei zerbait galdetzeko asmoz jotzen zuten tenpluetara, eta galderei apaizek erantzuten zieten orakuluen bidez; orakuluakhainbat eratara interpreta zitezkeen erantzun ilun samarrak ziren. Ezagunenetarikoa Delfoskoa da.



Imagen relacionada

KULTURA

Jainkoek eta heroiek parte hartzen zuten narrazio edo mito ugari asmatu zituzten, eta horietako asko antzezten zituzten tragedietan. Komediak ere izaten ziren antzokietan, baina horiek, garai hartako gizartea kritikatzen zuten edota amaiera zoriontsuko drama familiarrak adierazten zituzten. Antzezle guztiak gizonezkoak izaten ziren, nahiz eta askotan emakumeen papera egin behar izaten zuten, pertsonaien ezaugarriak handitzen zituzten eta mozorroz estaltzen zituzten aurpegiak. Tragedietan koruak garrantzi handia zuen, argumentua abesten baitzuen eta pertsonaiekin hitz egiten baitzuen.
Esklaboak izan ezik, gainerako guztiak joan zitezkeen antzerkietara; zirkuluerdi-forma zuten antzokietan izaten ziren; mendi muinoen maldetan, harmailak ezartzen zituzten, eta horien aurrez aurre egoten zen agertokia, aktoreek lana egiten zuten tokia. Bertan zegoen ere, orkestra, korua eta dantzarientzako tokia.
Tragedian, idazle ezagunenak Eskilo, Sofokles eta Euripides izan ziren, eta komedian, berriz, Aristofanes eta Menandro. “Iliada” eta “Odisea” poema epiko famatuez eta filosofoen lan bikainez gain, greziarren artean, poeta, hizlari eta historialari on ugari izan zen.

ARTEA


Gizarte hau artistaz beteta zegoen. Eskulturak dira haien arte lanik ezagunenak. Artista hauek egiptoarren lanak imitatzen hasi ziren. Hortik abiatuta, bilakaera izugarria izan zuten, eta, gizakiaren eredu perfektuak eta zorrotzagoak egiten ahalegindu ziren; egungo kanon idealistak transmititu zituzten. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario

ANTZINAKO EGIPTO

Egipto faraonikoa Egiptoar Inperioa Nilo ibaiaren ertzetan garatu zen ia hiru mila urtetan zehar. Hain garai luze honetan, egiptiarrek ...