miércoles, 13 de diciembre de 2017

GONBIDAPENA


DENBORAN BIDAIATU NAHI DUZU? ERDU GUREKIN!


Leire, Maitane, Irati, Jagoba eta Anek, denboraren makina honetako partaideok, ongi etorria eman nahi dizugu abentura berri honetara. 

Nortzuk gara? Denboraren zaindariak gara.

Duela gutxi, denboran zehar bidaiatzeko makina hau sortu genuen. Orain arte, gure makina partikularretan egiten genituen bidaiak, baina gure kideetako bati, beste batzuei gure bidaetan parte hartzeko ideia otu zitzaion. Eta, zergatik ez? Martxan jarri ginen!


Resultado de imagen de MAQUINA DEL TIEMPO
Denboraren makina berria

Resultado de imagen de MAQUINA DEL TIEMPO
Zaindarien makina partikularra

Hilabetero, iraganera zein etorkizunera bidaiak egiten ditugu eta ikasle talde ezberdinak gonbidatzea gustatzen zaigu. Oraingo honetan, antzinarora egingo dugu bidaia eta zuek zarete gure gonbidatuak. Bai, zuek, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak! 

Jarraituko dugun programazioa hau da:

1. Antzinako Erromara bidaia.
2. Mesopotamiara bidaia.
3. Antzinako Greziara bidaia.
4. Antzinako Egiptora bidaia.

Lau gizarte hauen herritarren artean murgilduko gara. BAINA, KONTUZ! Haiek ezin gaituzte harrapatu. Horrela gertatuko balitz, gure denbora-ontziarekin gelditu nahiko lukete eta ez dugu nahi gure historia desitxuratu nahi. Horretarako, prest joan beharko gara. Hurrengo egunotan, jakin beharreko informazioa jasoko duzue. Irakurri arretaz eta parteka ezazue gurekin aurki dezakezuen informazio gehigarria (artikuluak, bideoak, argazkiak...). Gero eta prestakuntza handiagoa, arrisku gutxiago. 

Prestakuntzarekin hasteko, hemen daukazue gure lagun batzuek denboraren makinarekin izan zuten esperientzia dibertigarri bat! Ezagutzen al dituzue hiru hirukiak?





No hay comentarios:

Publicar un comentario

ANTZINAKO EGIPTO

Egipto faraonikoa Egiptoar Inperioa Nilo ibaiaren ertzetan garatu zen ia hiru mila urtetan zehar. Hain garai luze honetan, egiptiarrek ...