jueves, 14 de diciembre de 2017

ANTZINAKO EGIPTO




Egipto faraonikoa

Egiptoar Inperioa Nilo ibaiaren ertzetan garatu zen ia hiru mila urtetan zehar. Hain garai luze honetan, egiptiarrek zibilizazio bikaina sortu zuten eta bere oinarrizko ezaugarriak mendeetan zehar aldaketa gutxirekin mantendu ziren.

Niloren dohaina

Antzinako Egiptok hartu zuen lurraldea Nilo ibaiaren inguruan kokatuta dago. Ibaia, bere ibilbidearen zati gehienean, haran estu batetik doa eta egiptiarrek hari Egipto Garaia deitzen zioten. Bere bokalea baino apur bat lehenago, Nilo ibaia delta zabal batean zabaltzen da, Egipto Beherea.

Niloren eragina egiptoar zibilizazioan erabakigarria izan zen. Ibaiaren ibilbidea eta urteroko goraldiak (ekainetik irailera) erregulatzeko beharrizanak, egiptoarrak behartu zituen kanalizazioak eraikitzera, nekazaritza zikloko lanak zentralizatutako botere baten bidez antolatzera eta urtaro-aldaketak aurreikusteko astroen ibilbidea ikastera.



Nilo ibaia, basamortuko lurralde baten erdian bizitza-iturria izateaz gain, merkataritza- eta komunikazio-bidea ere izan zen milaka urtetan zehar. Guzti honek, Herodoto greziar historiagileak Egipto "Niloren dohaina" izenarekin deitzera eraman zuen. 



Hiru mila urteko historia

K.a. 3100 urte inguruan, Narmer erregeak (greziarrek Menes deitu zioten) Egipto Behereko eta Garaiko erresumak batu zituen. Ondorioz, lehenengo faraoitzat hartzen da. Ordutik aurrera Egiptoko historian hiru garai handi desberdintzen dira:

·   Inperio Zaharra (K.a. 2800-2200). Horretan Keops, Kefren eta Mikerinos faraoiak nabarmentzen dira. Hoiek izan ziren Gizeh piramide handiak eraiki zituztenak.

·    Inperio Ertaina (K.a. 2000-1780). Faraoiek lurrak menderatu zituzten Nubian, Egiptoko hegoaldean, hiksoen inbasioa eta gero (K. a. 1650).

·    Inperio Berria (K.a. 1570- 1065). Tutmosis III.a eta Ramses II.a nabarmendu ziren, Egiptoar Inperioa Ekialdean hedatu zutelarik (Palestina, Siria).

Bere historiako azken mendeetan zehar, Egipto, zenbait alditan, atzerriko herrialdeengatik menderatua izan zen -hala nola, persiarrek eta greziarrek-, K.a. 31. urtean erromatarrek hura menderatu arte.


Rosetta harriaren kopia Weindenbachek egina. XIX. mendearen hasieran, hiru alfabeto desberdinetan egindako inskripzioak zituen basalto beltzezko harri bat aurkitu zuten lurperatuta. Alfabetoak ondorengoak ziren: hieroglifikoa, demotikoa eta greziarra. Champollion aditu frantsesak, egiptoar inskripzioak argitzeko modua aurkitu zuen.




Gizarte-piramidea

Faraoiak botere guztia bere eskuetan zuen. Egiptoarrek jainkotzat zuten eta ezin zuten begiratu, ezta ukitu ere. 
Faraoiaren inguruan gizarteko maila pribilegiatua zegoen eta ondorengo hauek osatzen zuten:

·     Nobleak. Lurren zati bat beraiena zen eta kargu garrantzitsuenak betetzen zituzten, hala  nola, bisir edo lehen ministroarena. 
·   Idazlariak. Irakurtzen, idazten eta zenbatzen zekiten funtzionarioak ziren. Horiek    faraoiaren ondasunak administratzen zituzten. 
·        Apaizak. Erlijio-errituetara dedikatzen ziren.

Biztanleriaren gainerakoa, gehiengoa, nekazariak eta artisauak ziren. Nekazariek faraoiaren eta tenpluen lurrak laboratzen zituzten eta uztaren zati bat eman behar zieten. Esklaboak ere bazeuden eta gehienak faraoiarenak ziren. Faraoiak esklaboak monumentu handiak egiteko, meategietan lan egiteko eta armadan aritzeko erabiltzen zituen.

Egiptoar kultura

Antzinako egiptoarrek arkitektura arloko eta arlo artistikoko lan handiak utzi zizkiguten, baita literatur testu garrantzitsuak ere. Karnak eta Luxorgo tenplu handiez gain, piramideak eta monumentuzko hilobi-mota desberdinak eraiki zituzten. Hilobi hauen artean, hipogeoak (harkaitzetan zulatutako hilobiak) azpimarratu behar dira.

Egiptoar erlijioa hil ondorengo bizitzan oinarritzen zen eta hori da hildakoen gorpuak usteltzetik babesteko momifikatzeko zuten ohituraren azalpena. Egiptoarrak politeistak ziren eta jainko bakoitzak bere tenplu eta apaizak zituen.

Lehenengo idazkera-mota hieroglifikoetan oinarritzen zen, hau da, zeinuek gauzak adierazten zituzten eta inskripzio sakratuetan erabiltzen ziren batez ere. Geroago, egiptoarrek sistema ideografikoa garatu zuten, hau da, ikur bakoitzak gauza desberdinak adierazi ahal zituen. Zeinu hauek 24- 28 letradun alfabetoa osatzera heldu ziren eta denborarekin, gaur egun idazkera demotiko gisa ezagutzen dena bihurtu arte estilizatzen joan ziren.

Data garrantzitsuak

·        3100 Menesek Egipto elkartu zuen. Tinita garaiaren hasiera (I. eta II. dinastiak).
·        2660 Antzinako Inperioaren hasiera (III. eta IV. dinastiak).
·     2200 Tarteko lehenengo aldia (VII.-X. dinastiak) eta Inperio Ertainaren hasiera (XI. eta XII. dinastiak). Sesostrisekin egiptoarren eragina Nubia Behereraino hedatu zen. 
·       1780 Tarteko bigarren aldia (XIII. eta XIV. dinastiak).
·        1650 Hiksoen inbasioa (XV.- XVII. dinastiak). 
·        1570 Inperio Berriaren hasiera (XVIII.- XX. dinastiak).
·        1468 Tutmosis III.ak egiptoar boterea Eufrates eta Niloko laugarren ur-jauziraino eraman    zuen. 
·      1364 Amenofis IV. edo Akenatonen erregealdiaren hasiera. Horrek Aton gurtzea ezarri      zuen.
·      1290 Ramses II.aren erregealdia hasi zen. Horrek hititak garaitu zituen eta Abu Simbelen tenplua eraikitzea agindu zuen.
·       1065 Tarteko hirugarren aldia hasi zen (XXI.-XXVI. dinastiak).
·       662 Asurbanipal errege asiriarrak Egipto hartu zuen. Saita aldia hasi zen (XXVI. dinastia).



·      525 Cambises II. errege persiarrak Egipto hartu zuen. Berant Aroa hasi zen (XXVII.-       XXXI. dinastiak).
·     332 Alexandro Handia mazedoniarrak Egipto hartu zuen. Faraoien dinastiaren amaiera eta Ptolomeoren Aro Helenistikoa hasi zen.
·       31 Oktavio Augusto enperadore erromatarrak Kleopatra erregina garaitu zuen Actiumen.






ANTZINAKO GREZIA


ANTZINAKO GREZIA 


BIZIMODUA

1.       BIZIBIDEA:
-        Nekazaritza: Gehiengoa hauek ziren: zerealak, mahatsondoak, olibondoak, barazkiak, lekaleak eta fruta-arbolak landatzen zituzten, batez ere. Horrez gain, txerriak, ahuntzak, ardiak, behiak eta zaldiak hazten zituzten. Nekazaritzako teknikak oso oinarrizkoak ziren lurraren kalitatea eskasa zelako, beraz, ez zen oso errentagarria.
-        Artisauak: Polisetan artisau askok lan egiten zuten. Eltzegile ugari zegoen, eta ontzi, lanpara eta esportatzeko luxuzko ontziak ere egiten zituzten. Larrugintzak eta artilezko ehungintzak ere, garrantzi handia izan zuten.
2.      ETXEBIZITZAK:
Greziako etxe gehienak nahiko pobreak eta xumeak ziren: egurrez eta pezozegindakoak eta solairu bakar bat eta bizpahiru gela txiki izaten zituzten. Ez zuten sukalderik eta altzariak, ere urriak ziren.
3.      JANZKERA:
Jantziak artilez edo lihoz egiten ziren. Oihalezko piezak ziren, joskerarik gabeak eta izurrak osatzen erori egiten zirenak. Gizonezkoek tunika janzten zuten, eta honen gainetik mantua. Emakumeek oihal zatiak erabiltzen zituzten, eta gorputzari lotzeko orratzak eta gerrikoak erabiltzen zituzten; osagarri modura, mantuak, zapiak, kapelak eta beste hainbat apaingarri erabiltzen zituzten: belarritakoak, diademak, besokoak. Larruzko, zurezko edo sokazko zola zuten oinetakoak erabiltzen zituzten (sandaliak eta baita oinetako itxiagoak ere).
Greziarrek garbitasunari garrantzi handia ematen zioten. Txikitan ikasten zuten igerian eta esklaboek zaindutako iturri eta bainu publikoetan bainatzen ziren, edota etxeko bainuontzi edo lurrezko edo metazko ontzi txikiagoetan. Ilea ondo zaintzen zuten eta emakumeek kosmetikoak erabiltzen zituzten makilatzeko; lurrinak erabili eta bitxiak ere janzten zituzten.

ANTOLAMENDU POLITIKOA

Herriak sortu eta hasierako urteetan, oligarkiak, gobernatzen zuen,hau da, herritar aberatsen talde txiki bat. Beren burua “aristoak”, “onenak” zirela esaten zuten.
Denborak aurrera egin ahala, beste herritar batzuek ere, herriaren gobernuan parte hartu nahi izan zuten eta, ondorioz, polisetako biztanleen artean, gatazka ugari sortu zen: horrek anarkia garaiak eta, tiraniak edo diktadurak  bihurtu ziren.
Atenasen, K.a. VI. mendean zehar, hainbat berrikuntza izan zen eta, ondorioz, orduko gobernu-sistema, oligarkia, “guztien gobernu” edo demokrazia bihurtu zen: Atenasko herritar guztiek izan zezaketen botere politikoa eta Atenasko gobernua, herritar guztien asanblada baten bidez, aukeratzen zen. Herritarak hainbat kargu betetzeko aukeratuak izan zitezkeen.

GIZARTEA

Informazio hau oso erabilgarria izango zaigu garai klasikoan Atenasen zegoen antolamendu soziala ulertzeko. 

Uste da, garai honetan, 300.000 biztanle inguru zituela gizarte honek. Pertsona hauek, gizarte talde ezberdinetan banatzen ziren, eta, talde bakoitzak, haren eskubide eta betebeharrak zituen.

Emakumea eta gizonaren artean ezberdintasun argia zegoen. Gizonezkoak, eskubide guztiak zituzten herritarrak ziren (lurrak zituzten, kargu publikoak izan zitzaketen, aukeratzeko aukera zeukaten...). Emakumeek ez zituzten eskubide horiek, eta, beraiek eta 20 urtetik berako gizonezkoek, ezin zuten bozkatu. Eskubideetatik at, kanpotarrak eta esklabuak ere bazeuden.

Resultado de imagen de antzinako grezia

Esklabuak, gerrako presoak edota beste esklabuen seme-alabak ziren. Egoera honetatik irteteko, manumisioa lortu behar zuten. Hau, bi eratan lor zezaketen:

1. Jabeak emanda.
2. Haiek, haien diruz, jabeari ordainduta.

Eta, eskolan zer? Irakurtzen eta idazten ikasten zuten. Oholtxoak eta puntzoiak erabiltzen zituzten lehenengo. Aurrerago, papiroak. Matematika pixka bat ere ikasten zuten.



ZIENTZIA

Filosofoek gauzen eta fenomeno naturalen zergatiak aztertzeaz eta poliseko biztanleen hezkuntzaz arduratzen ziren. Besteak beste, geometria, hidrostatika edo neumatika sailen aitzindari izan ziren. Garrantzitsuenak: Tales Miletokoa, Pitagoras, Sokrates, Platon, Aristoteles, Diogenes...


SINESMENAK

Greziarrak oso erlijiosoak ziren eta, erlijio ofizial bakar bat ez bazuten ere, jainko asko gurtzen zituzten. Jainko horiek naturako indarrak, pertsonen zeregin eta lanbideak eta beren ezaugarriak irudikatzen zituzten; hilezinak ziren eta botere bereziak zituzten, baina itxurari, sentimenduei eta pasioei zegokienez, gizakiak bezalakoak ziren.
Greziako mitologian, jainko olinpikoak Greziako panteoiko jainkorik nagusienak ziren. Olimpo mendiaren gailurrean, Greziako mendirik altuenean bizi ziren. Hauek dira ezagunenak: Zeus (zerua), Poseidon (itsasoa), Hades (lurpeko mundua), Apolo (eguzkia), Gea (Lurra) Hera (etxea), Ares (indarra), Atenea (jakinduria), Hermes (merkataritza), Demeter (nekazaritza), Kronos (denbora), Apolo (artea eta literatura)…
Horretaz gain, alegiazko izakiengan sinesten zuten: zentauroak, minotauroa, ziklopeak, satiroak, hidra, esfinjea... Baita heroietan ere. Heroiak jainko edo jainkosa baten eta gizaki baten ondorengotzat hartzen ziren.
Tenpluak, jainkoen ohorez egiten zituzten, eta apaiz gizon edo emakumeek zaintzen zituzten. Otoitzak eta sakrifizioak eskaintzen zizkieten; gehienetan, janarien eta edarien bidez. Haien ohoretan jai handiak ospatzen zituzten eta, horrelakoetan, sakrifikatutako animaliak jaten ziren eta literatur sariketak, antzerkiak eta kirol lehiaketak ospatzen ziren. Batzuetan, jainkoei zerbait galdetzeko asmoz jotzen zuten tenpluetara, eta galderei apaizek erantzuten zieten orakuluen bidez; orakuluakhainbat eratara interpreta zitezkeen erantzun ilun samarrak ziren. Ezagunenetarikoa Delfoskoa da.



Imagen relacionada

KULTURA

Jainkoek eta heroiek parte hartzen zuten narrazio edo mito ugari asmatu zituzten, eta horietako asko antzezten zituzten tragedietan. Komediak ere izaten ziren antzokietan, baina horiek, garai hartako gizartea kritikatzen zuten edota amaiera zoriontsuko drama familiarrak adierazten zituzten. Antzezle guztiak gizonezkoak izaten ziren, nahiz eta askotan emakumeen papera egin behar izaten zuten, pertsonaien ezaugarriak handitzen zituzten eta mozorroz estaltzen zituzten aurpegiak. Tragedietan koruak garrantzi handia zuen, argumentua abesten baitzuen eta pertsonaiekin hitz egiten baitzuen.
Esklaboak izan ezik, gainerako guztiak joan zitezkeen antzerkietara; zirkuluerdi-forma zuten antzokietan izaten ziren; mendi muinoen maldetan, harmailak ezartzen zituzten, eta horien aurrez aurre egoten zen agertokia, aktoreek lana egiten zuten tokia. Bertan zegoen ere, orkestra, korua eta dantzarientzako tokia.
Tragedian, idazle ezagunenak Eskilo, Sofokles eta Euripides izan ziren, eta komedian, berriz, Aristofanes eta Menandro. “Iliada” eta “Odisea” poema epiko famatuez eta filosofoen lan bikainez gain, greziarren artean, poeta, hizlari eta historialari on ugari izan zen.

ARTEA


Gizarte hau artistaz beteta zegoen. Eskulturak dira haien arte lanik ezagunenak. Artista hauek egiptoarren lanak imitatzen hasi ziren. Hortik abiatuta, bilakaera izugarria izan zuten, eta, gizakiaren eredu perfektuak eta zorrotzagoak egiten ahalegindu ziren; egungo kanon idealistak transmititu zituzten. 



AINTZINAKO ERROMA

K.a. 753. urte inguruan sortua, Erroma bere hasierako lurraldea zabalduz joan zen eta azkenik garai zaharreko inperio hiribururik zabalena bihurtu zen. Errepublika- garaian erromatar zibilizazioaren oinarrizko osagaiak taxutu ziren. Zibilizazio honen ezaugarriak zentzu praktikoa eta kanpoko kulturen eragina bereganatzeko ahalmena ziren, batez ere greziar ondaretik zetozenak.

Resultado de imagen de ERROMATAR ERREPUBLIKA




MONARKIA




Tiber ibaiaren bokaletik hurbil kokatuta, Italia erdi erdian, Erroma zazpi muino gainean zegoen herrixka taldea zen. K.a. 753. urtean Asia Txikitik etorri eta Italiar penintsularen erdian finkatutako herri etruskoak sortu zuen leku horretan Erroma. Errege etruskoek K.a. 509. urtera arte gidatu zuten hiria, latindarrek Tarkino Handiustekoaerregea kendu eta Errepublika sortu zutenean.




ERREPUBLIKA



Errepublika garaian, erromatarrek batzar edo komizioetan bildurik legeak eztabaidatu, erabakiak hartu eta magistratuak aukeratzen zituzten, hauek, herria gidatzen zutenak zirelarik. Senatuan familia nobleak edo patrizioak baino ez zeuden ordezkatuta eta magistratuei aholkua ematen ziena zen. Kanpoko politikari buruz erabakitzen zuen ere.
Gizartea ondorengoetan banatuta zegoen:
  • Patrizioak, lur eta abere talde gehienen jabeak zirenak. Senatuan parte hartzen zuten eta Estatuko magistraturarik altuenak hartzen zituzten.
  • Plebeioak, jabe txikiak, merkatariak eta artisauak. Gutxi gutxika patrizioekiko berdintasun politiko eta zibila lortu zuten.
  • Esklaboak, gudan hartutako gatibuak eta esklaboen seme-alaba, pertsonatzat hartzen ez zirenak. Basoan, meategietan edo patrizioen etxeetan morroi gisa lan egiten zuten.
Emakumeak bizitza politikotik kanpo zeuden.

Resultado de imagen de ERROMATAR ERREPUBLIKA



ERREPUBLIKAREN KRISIA

Erroma 168. urtean Mazedoniari elkartu zitzaion eta hurrengo mendean Grezia, Asia Txikia, Egipto, Siria, Galiak eta Hispaniari. Erromaren lurralde hedapen handiaren ondorioa Errepublikaren krisi politiko eta gizarte arlokoa izan zen.
Senatuko aristokraziak beste maila batzuetara pasatu zuen boterea eta bitartean merkatariak aberastuz joan ziren eta nekazari jabe txikiak txirotuz.
Hainbat guda zibilen garaia igarota, Julio Zesarrek, berak, Pompeiok eta Krasok egindako triumviratua osatuz, ordena berrezartzen saiatu zen. Geroago, gobernu pertsonala ezarri nahi izan zuen, baina erail egin zuten. Orduan bigarren triumviratua osatu zuten Oktaviok, Lepidok eta Marko Antoniok.
Errepublika, ia bost mendetan egon izan zena, laster sistema politiko berri batek ordezkatuko zuen, Inperioak alegia.



DATA GARRANTZITSUAK

  • K.a. 753 Etruskoek Erroma hiria eraikitzen dute.
  • K.a. 509 Latindarrek monarkia etruskoa agintetik kendu eta Errepublika ezartzen dute.
  • K.a 44 Julio Zesar eraila da.
  • K.a 43 Bigarren triumviratua: Oktavio, Lepido eta Marko Antonio

PERTSONAI GARRANTZITSUAK

  • Augusto
  • Julio Cesar
  • Romulo eta Remo
  • Ciceron



ERROMATAR ZIRKUA


MESOPOTAMIA


KOKAPENA ETA MOMENTU GARRANTZITSUENAK


Mesopotamiak ibaien arteko lurraesan nahi du, eta Ekialde Ertainean kokatzen da, Tigris eta Eufrates ibaien artean hain zuzen ere.

Bertan, historiako lehenengo zibilizazioa garatu zelan esan ohi dute zenbait ebidentziek, baina egoera hartan, gertatutako borroken ondorioz, ez zuten bilkaera ekonomiko ez kulturalik izan.





Argazkian ikusten den moduan, Mesopotamia bi eskualde nagusitan banatzen da: Goi-Mesopotamia/Asia (asiriarrak) edo Behe-Mesopotamia (sumertarrak).

Garai batean, sumertarrak izan ziren boteretsuenak, K.a. III. milurtekoan. Hauen gizartean independientea izan zen, eta honek hiri-estatuetan bizi izatera eraman zituen. Hiri-estatu nagusienak Ur, Uruk, Nippur eta Lagash izan ziren.

Urtean aurrera joan ziren heinean, K.a 2300 urtean, Akkadeko Sargon erregeak sumertarren hiri hauek bere indarrekin berenganatu zituen eta Akadiar Inperioa sortu zuen. Hammurabi erregearen papera ere aipatzeko da, errege honen izan zuen boterearen ondorioz, botere guztia Babilonia hirira pasatu zelako.

Imagen relacionada

Nabukodonosor II erregeak, Asiriar Inperioa erori eta gero, mesopotamiar zibilizazo eta botere guztiak bere gain hartu zituen.

K.a VI.mendean, persiarrek izan zuten papera izanda, Asiria eta Kaldearen boterea hartu zuten eta mesopotamiar zibilizazioaren amaiera suposatu zuen.









AURKIKUNTZAK


1.  IDAZKERA: Buztinezko oholen gainean hasi ziren lehenengo idatziak egiten eta hauek administrazio eta kometzial lanetan zebiltzatenek erabili zuten lehenengo. Urteak aurrera joan    ziren heinean, idazkerarekin batera literatura jaio zen.
2.     GURPILA: Garai hartako merkantzia eta borroketarako erabili izan zen.
3.     GOLDEA: Hazia moldatu ahal izateko erabili zen.
4. ASTRONOMIA ETA METODOLOGIA: Egutegia sortu zen etorkizunean pentsatu ahal izateko.  Apurka-apurka zentzu erlijiosoa hartu zuen.
5.   MATEMATIKA ETA GEOMETRIA: Lurra nola banatuta zegoen pentsatzen hasi zirenean sortu  ziren.
6. SISTEMA HIRUROGEITARRA: Egutegiekin batera, orduak garrantzia hartu zuen, 60 zenbakia oinarria izanik.
7.      LEGEAK: Hammurabi erregearen agintearen ondoren, lehenengo lege kodea egin zen.



GIZARTEA


Gizartearen lana Mesopotamian, nekazaritzan oinarritu zen. Tigris eta Eufrates ibaiak ondoan izateak garrantzia handia izan zuen gizartearen bizi-estiloan. Presa eta ubideak eraiki zituzten lan hau aurrera eraman ahal izateko.

Eguneroko bizitza tenpluarean inguruan igarotzen zuten. Zentzu erlijiosoa izaten zuten tenplu hauek, eta sarri askotan, jainko batzuen izenean eginda zeuden.
Baina, tenpluak jauregi izatera pasatu ziren, zeregin eta esanahia mantenduz.

Tenpluen barruan lan desberdinak eramaten ziren aurrera: mezulariak, idazkariak, eta kontalariak esate baterako. Nekazariek egiten zuten lanagatik soldata bat jasotzen zuten. Nekazari hauek ere, artisau lanetan ere aritzen ziren.

Resultado de imagen de mesopotamia
































ANTZINAKO EGIPTO

Egipto faraonikoa Egiptoar Inperioa Nilo ibaiaren ertzetan garatu zen ia hiru mila urtetan zehar. Hain garai luze honetan, egiptiarrek ...